Atzo gauean 30 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak emaztea jo zuelakoan. Erasoa bikotea bizi zen etxebizitzan gertatu zen. Emakumeak eman zuen erasoaren berri eta ertzainak etxebizitzara joan zirenean bertan, ustezko biktima, erasoa egitea leporatutako gizona eta bi haur zeuden.
Biktima sudurretik odoletan ari zen eta gorputzean hainbat atzamarkada zituen ertzainek jakinarazi dutenez. Zauriak artatzera ospitalera eraman zuten.
Senarrak eraso egiten zion lehen aldia ez zela adierazi zuen emakumeak. Ertzaintzak zauri eta bikotekidea jotzeagatik gizona atxilotu zuen.
genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute emaztea jotzea egotzita, Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu