Biktimaren salaketaren arabera, seme-alabak bisitatzera joan zen gizona asteazken gauean andrearen etxera. Eztabaidan hasi, eta besoetatik helduz immobilizatu zuen andrea gelatik atera ez zedin; lepotik heldu, eta lurrera bota zuen gero. Seme-alabek 112 larrialdi zerbitzuetara deitu zuten. Horietako batek aita geldiarazi zuen, eta biktima eta seme-alabak beste gela batean sartu ziren, Ertzaintza heldu zen arte.
Andrea osasun zentro batera eraman zuten, zauriak sendatzeko. Gizona atxilotu egin zuten, eta goizean utzi dute epaileen esku.