Gizon bat atxilotu dute Errenterian autoarekin hainbat ibilgailu jo ondoren

Autoarekin horma bat jo du eta irteera bakarreko kale batean harrapatuta geratu denean polizien zein bizilagunen autoak joz aritu da.

2020ko apirilaren 9a
10:32
Entzun

Bart gauean Errenterian (Gipuzkoa) gizon bat atxilotu dute autoarekin hainbat ibilgailu jo ondoren. Lehen datuen arabera, gizonari jarraitzen hasi zaizkio polizi batzuk eta, ihes egin nahian horma bat jo ondoren, irteerarik ez duen kale batean harrapatuta geratu da. Hor, baina, autoa geratu beharrean, udaltzainen autoa eta beste auto batzuk kolpatzen jardun da, udaltzainek eta ertzainek autoa geratzeko ahalegina egiten zuten bitartean. Autoaren leihoak behin eta berriz puskatzen saiatu dira poliziak, baina ez dute lortu. Azkenean gizona bere kabuz atera da eta orduan hainbat polizien artean inguratu eta atxilotu egin dute.

Gizona Donostia Ospitaleko psikiatria eremuan ingresatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.