Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo goizaldean Errenterian (Gipuzkoa), bikotekide ohiaren etxebizitzan lapurtu eta harekiko urruntze agindua apurtu zuelakoan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik gaur jakinarazi dute lapurreta igandean izan zela, eta iturri beraren arabera, burdin hesi bat eta leiho bat behartu ondoren sartu zen gizonezkoa etxera. Ordenagailu bat, bitxiak eta bestelako materiala lapurtu zituen.
Emakumezkoak salaketa jarri zuen, eta atzo atzeman zuten gizonezkoa, aparkatuta zegoen auto batean. Autoan bertan hainbat bitxi topatu zituzten, ustez lapurtutakoak.