Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo ilunabarrean, Errenterian. Barne Saileko iturrien arabera, emakumeak salatu zuen gizonak iraindu eta jo egin zuela, eztabaida baten ostean.
Emazteak eman zuen abisua, eta Ertzaintzak bikotearen etxean atzeman zuen gizonezkoa, genero indarkeria leporatuta.