Etxebarrin, 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak, bikotekideari eraso egitea egotzita. 06:15 aldera, abisua eman zioten Ertzaintzari Etxebarriko etxebizitza batera joan zedin, bertan genero indarkeriaren kasu bat gertatzen ari zelakoan.
Bertara joan ziren poliziak, eta oso urduri topatu zuten andre bat. Hark baieztatu zien bikotekideak jo egin zuela. Etxean zen gizona, eta atxilo hartu zuten ertzainek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bestalde, emakume bat Bilboko ertzain etxe batera joan zen atzo arratsean, salatzeko bikotekideak jo eta mehatxu egin ziola goizean. Ertzainek atzeman zuten gizona.