emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Galdakaon, neska-lagun ohia jotzea eta alaba eramatea egotzita

2010eko uztailaren 19a
15:18
Entzun
Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Galdakaon, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan. Urte eta erdiko alaba "harrapatzea" ere egotzi diote. Emakumezkoak sartu zuen alabaren desagerpenaren salaketa, Zarauzko ertzain etxean.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez, bikotea bananduta bizi zen eta bien alaba amarekin bizi zen, atzerrian. Emakumezkoa lehengo astean Zarautzera etorri zen, bikotekide ohiarekin legezko kontu batzuk konpontzera, eta herenegun gizonezkoaren etxean bildu ziren. Orduan jo zuen gizonezkoak, Herrizaingo Sailaren arabera; aurpegian eta lepoan zauriak eragin zizkion.

Larunbat gaueko hamaikak aldera emakumezkoak haren etxetik ihes egin zuen, baina alaba han lagata. Atzo goizean mutil-lagun ohiarekin telefonoz hitz egin zuen, alaba itzul ziezaion eskatuz, baina gizonezkoak erantzun zion Zarauztik aldegin zuela alabarekin eta hau ez ziola sekula itzuliko. Ondoren sartu zuen parte emakumezkoak.

Galdakaoko bizilagun batek atzo Ertzaintzari atzo esan zion Galdakaon bertan kalean gizonezko bat adintxikiko neska batekin ikusi zuela, "noraezean". Orduan atzeman zuten ertzainek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.