44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo ilunabarrean Gasteizen, neska bati sexu erasoa egitea leporatuta. Haurrak 10 urte ditu, eta, salaketaren arabera, gizonak besarkatu eta muxukatu egin zuen.
Udaltzaingoak azaldu duenez, atzo arratsaldean gertatu zen, taberna batean. Adingabearen gurasoek jarri dute salaketa. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, segurtasun sistema batek grabatutako bideoa aztertzen ari dira.