Gizonezko bat atxilotu zuen atzo arratsean Gasteizko Udaltzaingoak, genero indarkeria delitu bat leporatuta. Lekuko batek eman zion abisua Udaltzaingoari, alde zaharrean gizon bat andre bati oldartzen ari zitzaiola eta.
Hiru seme-alaba adingaberekin zihoan emakumea kalean, eta orduan jo zuen gizonak. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, oso urduri eta oldarkor zegoen gizona, eta atxilo hartu zuen.