Gauerdi inguruan izan da erasoa, Arabako hiriburuko Domingo Beltran kalean, eta Udaltzaingoak eman du erasoaren berri. Biktimaren amak ohartarazi die poliziei alabari eraso egin diola bikotekide ohiak.
Bertara joan dira udaltzainak, eta frogatu dute lepoa gorritua zuela andreak. Biktimarekin eta haren bikotekide ohiarekin hitz egin ostean, gizonezkoa atxilo eraman dute, genero indarkeria egotzita.