Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizaldean 40 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizez, bikotekide ohia jotzea egotzita. Emakumeak zauriak ditu aurpegian.
Ertzaintza heldu zenerako alde egina zen gizona, baina bere etxean aurkitu dute. Iturri ofizialek zabaldu dutenez, urruntze agindua zuen.