47 urteko gizon batek bikotekide ohia sei orduz bahitu zuen, joan den larunbatean, Gasteizko taberna baten barruan; mehatxatu eta jo egin zuela salatu du emakumeak.
Larunbat goizean gertatu zen erasoa, Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, eta gaur atxilotu dute gizona.
Sei orduren ostean, tabernatik ateratzen utzi zionean, emakumeak udaltzainei deitu eta salaketa jarri zuen. Erietxe batera eraman zuten andrea, zituen zaurien ondorioz.
Gizonak aurrekariak dauzkala esan du Udaltzaingoak: ez da emakume berak genero indarkeriagatik salatzen duen lehen aldia.