Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, astelehen arratsaldean atzeman zuten gizona. 19:00 aldera, abisua jaso zuten udaltzainek alde zaharreko etxebizitza batetik, ohartaraziz emakume bat etxetik irten ezinik zegoela.
Bertara joatean, emakumeak azaldu zien bikotekideak zortzi orduz eduki zuela etxean atxikita eta ez zela hori egiten zuen lehen aldia. Poliziak etxean zirela iritsi zen gizonezkoa etxera, etxeko bi giltza multzorekin. Atxilo eraman zuten, eta gaur igaroko da epailearen aurretik.