Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzea egotzita

Segurtasun Sailak azaldu duenez, bikoteak eztabaida bat izan zuen, eta gizonak gela batean itxita utzi zuen emakumea.

2016ko ekainaren 30a
08:57
Entzun

Lekukoen arabera, asteazken iluntzean oihuak entzun zituzten bikotearen etxean eta udaltzaingoari deitu zioten. Segurtasun Sailak gerora azaldu zuenez, 41 urteko gizonak onartu zuen eztabaidatu egin zutela eta emakumea gela batean itxi zuela, "bere buruari min egingo zion beldur". Aldiz, emakumearen arabera, eztabaidan hasi zirenean gizonak jo egin zuen eta ondoren itxian utzi zuen. Emakumeak salatu zuen, ez zela hori egiten zuen lehen aldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.