Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ustezko erasoa larunbatean izan zen, 04:45ean. Udaltzainek "urduri" topatu zuten gizon bat Alde Zaharreko kale batean, eta hark esan zien bikotekideak eraso egin ziola biak bizi diren etxean.
Ustezko erasotzaileari galdeketa egin, eta atxilotu egin zuten.