emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat bortxatzen saiatu delakoan

2009ko irailaren 23a
18:51
Entzun
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Gasteizen, emakumezko bati sexu erasoa egin diolakoan. Ertzainen arabera, bortxatzen ahalegindu da, eta jo ere egin du. Ustezko erasotzailea edukiontzi batean ezkutatuta aurkitu dute poliziek.

3:15ean izan dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gertaeraren berri; emakumezko batek telefonoz deitu eta laguntza eskatu die, hiriburuko erdialdeko kale batean eraso egin diotela salatuta.

Emakumeak jakinarazi duenez, taxi baten zain zegoenean, gizon gazte bat beregana joan da eta heldu eta ahoa estali dio. Ondoren, atari batera joatera behartu du mehatxupean, bertan sexu erasoa egiteko asmoarekin. Emakumeak aurre egin dio eta erasotzaileak lurrera bota eta hainbat ostikada eta ukabilkada eman dizkio. Biktimak hainbat zauri zituen aurpegian eta ebaki bat buruan; osasun zentro batera eraman dute.

Ertzaintzak dio horren ondoren Ustezko erasotzaileak 52 urteko gizonezko bat labankadaz zauritu egin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.