Astelehenean, Gasteizko jaiak hasi eta bi ordu ingurura jaso zuen deia Udaltzaingoak. Lekukoek salatu zuten bikote bat eztabaidatzen ari zela. Gizonezkoak, antza, emakumea ibilgailu baten aurka bultzatu zuen, eta hura jipoitzen hasi zen.
Udaltzainek biak identifikatu zituzten. Gizonak urruntze agindua zuela berretsi zutenean, atxilotuta eraman zuten.
Bestetik, atzo 21 urteko gazte bat atzeman zuten atzo bere bikotekide ohia jazartzea egotzita.