Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bat jotzen saiatu delakoan

2008ko uztailaren 25a
16:45
Entzun
Ertzaintzak gaur jakinarazi du atzo 35 urteko gizonezko bat atxilotu zutela Gasteizen, emakume bat jotzen saiatu zelakoan. R.C. izeneko gizona atari baten barrenean saiatu zen, ustez, emakumea jotzen, joan den asteartean, Zabalgana auzoan.

Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak kaleratutako oharraren arabera, emakumea atariko gela batetik bizikleta ateratzen ari zela gizonezkoa atean jarri, eta bidea oztopatu zion. "Orduan paretik ken zedin eskatu zion biktimak, eta gizonaren erreakzioa hura indarrez oratzea izan zen. Emakumea askatzen saiatu, eta lortu ondoren eraikinetik korrika atera zen, erasotzaileak sexuarekin lotutako keinu eta iruzkinak egiten zizkiola".

Atzo goizean Ertzaintzaren patruila batek ustezko erasotzailea aurkitu zuen, eta atxilotuta eraman zuen polizietxera. Atzo arratsaldean eraman zuten epaile aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.