Gasteizko udaltzainek 36 urteko gizonezko bat atzeman dute bart, emaztea jo egin duelako ustez. Hemezortzi hilabeteko haurra ere jo egin duela diote udaltzainek.
Errekaleor kaleko etxe batean izan da ustezko erasoa. Emakumezkoak berak eman die abisua udaltzainei, eta jakinarazi die lehen ere jaso izan dituela kolpeak.
Biktimak Gasteizko osasun zentro batera eraman dituzte.