Bart gauean jaso zuen Ertzaintzak deia. Emakumeak salatu zuenez, eztabaida baten ostean, senarra masailekoka eta ostikoka hasi zen, lurrera bota zuen arte. Gizonak, ordea, ukatu egin zuen emaztea jo izana, eta "bere burua defendatu" zuela argudiatu zuen.
Ertzaintzak atxilotu egin du 35 urteko gizonezkoa.