Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gasteizen, ustez emazteari ukabilkadak emateagatik. Aranbizkarra kalean gertatu zen ustezko erasoa, eta bizilagun batek ohartarazi zuen gertatzen ari zenaz Ertzaintza.
Emakumearengana joan eta "oso urduri" zegoela ikusi zuten Ertzainek. Haurdun dago, gainera. Senarrak eskuko hatz koskorrak gorrituta zituela ikusi ondoren atxilotu egin zuten, genero indarkeria leporatuta. Emakumea ospitalera eraman zuten.