Tratu txar fisiko nahiz psikologikoak ematea leporatuta atzeman dute gizonezkoa Arabako hiriburuan, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Semeetako bat adingabea da.
Emakume bat Agirrelandako polizia etxera joan eta salaketa aurkeztu ostean atxilotu zuten gizona ostegun arratsaldean, 16:00 aldera, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.