Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, neska-laguna jo egin zuelakoan. Ertzaintzaren arabera, labana batekin mehatxu ere egin zion.
Emakumezkoak berak eman zuen SOS-Deietan erasoaren berri. Parte zaharreko etxe batera joan ziren ertzainak, eta biktimak aurpegian eta lepoan kolpeak zituela ikusi zuten. Orduan atzeman zuten gizonezkoa.
Honek aurrekariak ditu: tratu txarrengatik eta urruntze agindua hausteagatik.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, neska-laguna jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu