Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, neska laguna jotzeagatik. Eztabaida batean ari zirela egin zion eraso emakumeari, eta udaltzainek atxilotu zuten, eraso fisikoa egitea egotzita.
Udalak jakinarazi duenez, Arriaga-Lakua auzoko etxe batean gertatu zen erasoa. Udaltzainek etxe atarian atzeman zuten gizonezkoa, bizilagun batek abisu eman ondotik. Gizona gaur pasatuko da epailearen aurretik.