Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen urruntze agindua hautsi eta emazte ohiari eraso egiteagatik

Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean. Epaileak ezarritako urruntze agindua hautsi eta emazte ohia Gasteizko Eulogio Serdan kalean jotzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, emakumea oihuka hasi zenean hainbat pertsona hurbildu ziren erasoa gertatu zen lekura. Ordurako erasotzaileak ihes egin zuen.

2006ko ekainaren 3a
17:03
Entzun
Ertzaintzaren arabera, atzo arratsaldean izan zen erasoa. Salaketaren arabera, emakumea lanera zihoan senar ohiak eraso egin zionean. Senar ohiak heldu eta indarrez iskina batera eraman zuela azaldu zuen emakumeak; lekukoetatik urrun.

Iskina horretan senarrak indarrez heldu zuen iletik, xerlo bat kentzeraino. Emakumeak oihuka hasi zela azaldu du eta garrasiei esker hainbat pertsona hurbildu ziren gertatzen zena ikustera. Ordurako baina gizonak ihes egin zuen.

Emakumea Santiagoko erietxean artatzen zuten bitartean, Polizia erasotzailea aurkitzen saiatu da eta goizaldean atxilotu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.