Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizko etxebizitza batean, bikotekideari eraso egiteagatik

Bi bikotekideen bertsioak entzun ondoren, gizonezkoa atxilotu egin zuen Udaltzaingoak.

Indarkeria matxista kasu bat salatzeko elkarretaratzea Gasteizen. Atxiboko irudia. DAVID AGUILAR/ EFE
unai etxenausia
2021eko abuztuaren 9a
14:02
Entzun

Erasoak joan den larunbateko arratsaldeko ordu bata pasatxoan izan ziren, Gasteizko San Martin auzoko etxebizitza batean. Udaltzaingoak astelehen honetan jakitera eman duenez, polizia patruila bat joan zen etxe hartara, eta bi bikotekideen bertsioak entzun eta lesioak ikusi ondoren, 46 urteko gizona atxilotu zuten.

Beste eraso bat

Egun horretan bertan, arratsaldean, 43 urteko beste gizon bat atxilotu zuten, indarkeria matxista dela-eta emandako babes agindua urratzeagatik. Gizon hori Gasteizko Herrandarren kalean aurkitu zuten, hanka batean zauri bat zuela, eta, Ertzaintzari esan zienez, inguruko lonja bateko obretan egin zuen zauri hori. Leku horretan, agenteek emakume bat aurkitu zuten ezkutatuta, eta gizon horrekiko babes agindua zuela egiaztatu zutenean, gizonezkoa atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.