Ustezko erasoa astelehenean gertatu zen, Algortako parke batean. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, lekuko batek eman zien abisua udaltzainei, eta bertaratu zirenean banku batean eserita topatu zuten emakumea, gorputzean kolpeak zituela. Gurutzetako ospitalera eraman zuten. 34 urte ditu.
Keltse Eiguren Getxoko Udaleko Berdintasun zinegotziak erasoa gaitzetsi du, eta gogorarazi du "indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria" dela.