Getxoko Udalak jakinarazi duenez, gizonak 48 urte ditu. Atzo gauean gertatu zen erasoa, 21:00ak inguruan, Erromon. Lekuko batek hori ikusi eta udaltzainak ohartarazi zituen. Udaltzainek atxilotu zuten gizona.
Emakumeak 30 urte ditu, eta euren arteko harremana eteteko asmoa zuela esan zionean eztabaidan hasi zen gizona. Horrekin batera, lekukoaren arabera, hainbat kolpe eman zizkion eta iletik tira egin zion. Ondorioz emakumea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, sendatzeko.
Getxoko Udalak googratu du tratu txarra jasaten duten emakumeek udaletxera jo dezaketeela, babesa emateko.