Ertzaintzak atzo gauean gizon bat atxilotu zuen Getxon (Bizkaia), emakume bat bortxatzea leporatuta. 23 urteko erasotzailea biktimaren etxean bizi zen azken horrek errentan zuen logela batean.
Gauerdian sartu zen gizona emakumearen gelara, senarra kanpoan zela baliatuz. Labana batekin mehatxatu eta bortxatu egin zuen, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Erasoaren ondoren, biktimak beste etxe batera ihes egitea lortu zuen eta handik deitu zuen Ertzaintzara. Erasotzaileak ere alde egin zuen eta ertzainek adierazi dutenez, biktimaren etxetik hurbil aurkitu eta atxilotu zuten goizaldeko hiruretan. Emakumea, erietxera eraman zuten.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Getxon, emakume bat bortxatzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu