Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Getxon, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari eraso diolakoan

Beste bat atzeman dute Gueñesen bikotekidea jotzea egotzita.

2007ko maiatzaren 25a
13:00
Entzun
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Bizkaian emakumeen kontrako indarkeriagatik.

Atzo, 34 urteko A.C.J. atxilotu zuen Getxon, bikotekide ohiarengana urruntzeko agindua haustea eta hari eraso egitea leporatuta. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, asteazkenean gertatu zen erasoa: Bilboko Diego Lopez de Haroren Kale Nagusian zihoan emakumezkoa, bikotekide ohia urreratu eta buruarekin aurpegian jo zuenean. Begi bat zauritu zion. Esan bezala, urruntze agindua zuen gizonezkoak. Salaketa jarri zuen atzo emakumezkoak, eta gertakariak frogatu eta gero A.C.J. atxilotu egin zuten ertzainek.

Gueñesen, berriz, 31 urteko F.M.A. atxilotu zuten, bikotekidea jipoitzea leporatuta. Osasun zentro batean artatu behar izan zuten emakumezkoa, hainbat lesio zituelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.