Gizartea

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, bonba abisu faltsuak egiteaz akusatuta

2008ko uztailaren 22a
14:32
Entzun
Nafarroako Foruzaintzak gaur ezagutzera eman du herenegun gizonezko bat atxilotu zutela azken hilabeteetan lau bonba abisu faltsu egin zituelakoan. Poliziaren arabera, 51 urteko iruindarrak Nafarroako hiriburuko Taxoaren kalean dauden Eraikin Adimentsuak izeneko ingurunean "lehergailu boteretsuak" jarri izana ohartarazten zuen, SOS Navarrari eginiko telefono deien bidez.

Joan den maiatzaren 3an, ekainaren 1ean nahiz 14an eta uztailaren 20an jaso zituen halako oharkizunak. Horietan atxilotuak esaten zien zein ordutan egingo zuten eztanda ustez jarritako bonbek. Kasu horietan guzietan Larrialdietarako Nafarroako Agentziak Poliziari deitu, eta aipatutako guneak hustu egin zituen. Gero denetan konturatu ziren abisu faltsuak zirela.

Foruzaintzak hasitako ikerketa joan den igandean bukatu zen, hain justu Larrialdietarako Nafarroako Agentziak azken abisua jaso zuen egunean. Taxoare kaleko telefono kabina batetik egina izan zen deia, eta hantxe atzeman zuten poliziek 51 urteko gizonezkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.