Gaur goizean gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Iruñean, erakunde islamistei laguntza ematea egotzita. Sennia Rabah atxilotuaren etxea miatu dute eta ordenagailu bat, mugikorrak, telefono txartelak eta dokumentazio ugari atzeman diotela adierazi dute poliziek.
Atxiloketa Europako polizia operazio baten ondotik egin dute. Izan ere, guztira hamar lagun atxilotu dituzte Austria, Frantzia, Italia eta Espainian, ustez talde islamistekin zerikusia dutelako.
gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, erakunde islamistekin zerikusia izatea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu