Kaleko jantzitako poliziek gizonezko bat atzeman zuen Espainiako Poliziak atzo goizaldean Iruñeko San Nicolas karrikan, oinez zihoazen emakume batzuei ukituak egin zizkielakoan.
Iturri ofizialen arabera, agenteak identifikatzera gerturatu zitzaizkionean haietako bati ere ukituak egin zizkion, eta atxilo hartu zuten. Gizonezkoa aske utzi dute, behin-behinean eta karguekin. AEBetakoa dela jakinarazi dute.