Gizon bat atxilotu dute Iruñeko Arrotxapea auzoan, ustez anaia aizto batekin hil duelako. Larrialdi dei bat jaso zuten udaleko poliziek atzo gauean, eta, iritsitakoan, 40 urteko gizon bat ohean botata antzeman zuten, bularrean zauria zuela. Anbulantzia bertara joan eta Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten, baina han bertan zendu zen.
Erasoa izan zen etxebizitzan, hildakoaren anaia eta aita zeuden: anaia atxilotu zuen Poliziak, ustez berak hil zuelakoan anaia, eta jakinarazi dute datozen orduetan epailearen esku jarriko dutela.