Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñean, adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Azken egunetan beste lau gizon atxilotu dituzte Nafarroan. Justizia Auzitegi Gorenak sei urteko zigorra laura murriztu dio gizon bati bortxatu Sakanan 2006ko otsailean gertatu zen eraso bat abusutzat hartuta eta ez bortxaketatzat.

Astelehen Lilak plataformaren elkarretratze bat, Iruñean. IñIGO URIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko martxoaren 1a
13:13
Entzun

Foruzaingoak azaldu duenez, Iruñeko Mendillorri auzoan gertatu zen erasoa. 32 urteko gizon batek etxera eraman zuen adingabea, neska bat, eta eraso egin zion, alkoholaren eraginpean zegoela baliatuta. Neskak eta haren amak hurrengo egunean jarri zuten salaketa. Epaileak 200 metroko urruntze agindua ezarri dio gizonari, gertatutakoa argitu bitartean.

Horretaz gain, Foruzaingoak beste lau gizonezko ere atxilotu ditu Nafarroan. Burlatan, 18 urteko gizon bat atzeman dute, tratu txarrak leporatuta. Iruñean, berriz, 33 urteko gizon bat atzeman dute, bere bikotekide ohia mehatxatzeagatik. Azkenik, Tafallan eta Iruñean beste bi gizonezko atxilotu dituzte, urruntze aginduak urratzea egotzita.

Zigor murrizketa

Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenak seitik laura murriztu dio gizon bati emakume bat bortxatzeagatik Nafarroako Auzitegiak urrian ezarri zion zigorra. Erasoa Sakanan gertatu zen. Taberna bateko komunetan topo egin ondoren gizonak bi aldiz bortxatu zuen emakumea. Sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten, baina orain Auzitegi Gorenak ebatzi du ez dagoela behar bezala frogatuta indarkeriarik egon zenik, eta zigorra lau urtera murriztu dio. Argudiatu duenez, lehen epaian ez da lotzen erasoa indarkeriarekin, "baizik eta mozkorraldiarekin eta nahasmenarekin".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.