Gizon bat atxilotu dute Iruñean, genero indarkeria egotzita
Udaltzainek 40urteko gizon bat atxilotu zuten Iruñean, emazteari tratu txarrak ematea leporatuta. Iragan ostegunean izan zen erasoa, bikotearen etxean. Biktimak berak deitu zien udaltzainei. Kontatu zienez, gizona eraso egiten saiatu zenean, komunean ezkutatu zen bi seme adingabeekin, eta handik deitu zien. Bikoteak hemezortzi urte zeramatzan ezkonduta, eta emakumeak salatu zuen ez zela eraso egiten zion lehen aldia. Baina ordura arte ez zuen salaketa jartzea erabaki. Gizona hantxe atxilotu zuten, eta polizia etxera eraman zuten deklaratzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu