Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Irunen, bikotekideari labana batez erasotzea leporatuta

Emakumezkoak salatu du labanarekin zauritu duela eta ebakia egin diola eskuan.

2018ko uztailaren 10a
13:27
Entzun

Ertzaintzak 46 urteko gizonezko bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), haren bikotekide den emakumeari eraso egitea leporatuta. Emakumeak gizonezkoari egotzi dio laban batekin eraso egitea, eta zauritzea. Eskuan ebakia egin diola adierazi du.

Emakumeak azaldu duenez, erasoa Irungo zerbitzugune batean gertatu zen, 23:30ak aldera. Ertzaintza bertara joan zen, eta zerbitzugunean atxilotu zuen gizonezkoa. Atxilotua kamaiolaria da, eta bere kamioian zegoen Polizia bertaratu zenean. Ertzainek labana bat aurkitu zuten odol arrastoekin.

Gizona atxilotu ondoren, Ertzaintzak Bidasoko ospitalera eraman zuen emakumea, zauria artatzera.

Emakumeak gizonaren kontrako salaketa aurkeztu du. Biak Hungarian bizi direla zehaztu du, eta gizonaren tratu txarrak ohikoak direla ziurtatu. Gizonezkoa epailearen esku gelditu da gaur.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.