genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Irunen eta beste bat Trapagaranen, bikotekideak jo dituztelakoan

2012ko apirilaren 18a
15:18
Entzun

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Irunen, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Iturri haren arabera, Bentak auzoan harrapatu zuen emakumea, arratsaldean, lepotik heldu eta lurrera bota zuen. Biktimaren senide eta lagun batzuk laguntzera joan ziren.

Atzo arratsaldean bertan, Trapagaranen beste gizon bat atzeman zuen Ertzaintzak, 28 urtekoa, bikotekideari eraso egin ziolako ustez, euren etxean. Kolpeak eman zizkion, Herrizaingo Sailak dioenez. Emakumea Barakaldoko Gurutzetako erietxera eraman zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.