Gizon bat atxilotu dute Irunen, lapurreta eta sexu erasoa egotzita

2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen (Gipuzkoa), emakume bati diruzorroa lapurtu eta sexu ukituak egitea leporatuta. Igande goizaldean hasi zen liskarra, Ertzaintzaren arabera. Emakumea taberna batean zegoen, eta erasotzaileak bultza eginez lurrera bota zuen. Une horretan, gizonak diruzorroa hartu eta alde egin zuen. Handik gutxira, beste taberna batean topo egin, emakumeak kartera bueltatzeko eskatu, eta gizona sexu ukituak egiten hasi zitzaion. Ertzaintzari deitu zion biktimak; handik gutxira atxilotu zuten gizona. Bestalde, 24 eta 33 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen; bikotekide ohiari eta emazteari eraso egitea egotzi diete, hurrenez hurren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.