53 urteko gizonezko bat atxilo hartu zuen atzo gauean Ertzaintzak Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bikotekideari irainak eta mehatxuak egin zizkion.
Gauerdirako hamar minutu falta zirela atzeman zuten ertzainek. Bizilagun baten abisua jaso zuten, etxe batetik garrasiak entzun zituela. Etxebizitzara joan ziren ertzainak. Han zen emakumea. Gizona, berriz, etxebizitzaren inguruetan topatu zuten; aizkora bat zeraman atxiloketaren momentuan. Epailearen aurretik igarotzekoa da datozen orduetan.