Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Lasarte-Orian eta beste bat Donostian, genero indarkeria leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Lasarte-Oriakoa goizeko laurak aldera atzeman du. 39 urteko gizonezko bat da. Ertzaintzak dioenez, bikotekide ohiaren etxera joan da labana batekin. Biktimak esan du azkenaldian mehatxu batzuk jaso dituela.
Donostian 35 urteko gizon bat atxilotu zuten, atzo, emaztea jo izana egotzita.