Bart gauean gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Laudion (Araba), emakume bat kristalezko edalontzi batekin jo duelako. Zubiko-Kurajo kalean izan da erasoa, goizeko lauak aldera.
Poliziak Aiaraldea.eus hedabideari jakinarazi dionez, erasotua atxilotuaren bikotekidea da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute artatzeko.