Ertzaintzak 44 urteko gizonezko bat atzeman du Laukizen, autoarekin emazte ohia zihoan ibilgailua jotzea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Atzo izan zen ustezko erasoa, BI-631 errepidean, Sollubetik Mungiarako bidean.
Gizonezkoak autoarekin hainbat aldiz atzetik jo zuen emazte izandakoarena, eta Mungiaraino segitu zion. Ertzaintzak dio haren asmoa emakumearen autoa errepidetik ateratzea zela.
Biktimak Mungian parte sartu ostean, ertzainak gizonaren bila hasi ziren. Laukizko etxe batean aurkitu zuten, eta emakumeen aurkako indarkeria egotzita, atzeman egin zuten. Arrazoi beragatik aurrekariak dauzka gizonak, eta biktimarekiko urruntze agindu bat ere badu lehendik.
Biktima alabarekin zihoan erasoa gertatu zenean. Biak erietxe batera eraman zituzten, lepoko minarekin.