Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Legutianon, sexu gehiegikeriak egotzita

Atzo arratsaldean Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen Legutianon (Araba), bi emakumeri sexu gehiegikeriak egin dizkielakoan. Bidegorri batean gertatu ziren erasoak. Biktimetako bat adingabekoa da.

2006ko abuztuaren 30a
15:38
Entzun
Ertzaintzakjakinarazi duenez, pasa den astean bi emakumek sexu gehiegikeriak salatu zituzten. Eraso horiek bidegorri batean gertatu ziren, Urbina inguruan. Emakumezkoen arabera, bidegorrian zihoazela gizonezko bat hurbildu zitzaien bizikletan, eta bidea oztopatu ondoren, bularrak eta ipurdia ukitu zien beren borondatearen kontra. Era berean, sexu harremanak izateko gogoa adierazi zien.

Kasu bietan erasoak horretan geratu ziren. Adingabekoaren kasuan, beste pertsona batzuk inguratzen sumatu zituzten, eta erasotzaileak alde egin zuen. Beste emakumezkoaren kasuan, eskuko telefonoaz dei bat egiteko imintzioa egin ahal izan zuen, eta orduan ihes egin zuen gizonezkoak.

Abian jarritako ikerketaren ondorioz, Ertzaintzak Legutianoko K.M.35 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.