Nafarroako foruzainek 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Lizarran, ustez eraso sexuala egin diolako adin txikiko neska bati. Astelehenean atzeman zuten, foruzainek gaur esan dutenez. Gizonezkoak bi aldiz behintzat, egin zion eraso, Poliziaren arabera: bietan kalean harrapatu, besotik heldu eta etxera eraman zuen, eta han egin zion eraso.
Neskaren gurasoek sartu zuten parte, alabari "zerbait" gertatzen zitzaiola susmatu eta gero. Foruzainek diote neskatoak eta ustezko erasotzaileak elkar ezagutzen dutela.
emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Lizarran, adin txikiko neska bati sexu erasoa egin diolakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu