Lizarran, 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak, sexu eraso bat egotzita. 21 urteko emakumezko batek jarri du salaketa. Haren arabera, joan den ostiral goizaldean, gizon gazte horrek bortxatu egin zuen. Foru Polizia gertatutakoa ikertzen ari da. Gizonezkoa datozen egunetan igaroko da epailearen aurretik.
Donostian, berriz, 45 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, urruntze agindua urratu eta bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Emakumearen etxean atxilotu zuten gizonezkoa.