Hemezortzi urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Muskizen (Bizkaia), hamalau urteko neska bati sexu eraso bat egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, astelehenean izan zen sexu erasoa, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten gizona. Orain, polizia etxean dago, eta Ertzaintzak espero du gaur pasatuko dela epailearen aurretik.
Sexu erasoa
Gizon bat atxilotu dute Muskizen adin txikiko neska bati sexu eraso bat egiteagatik
Atxilotutako gizonak hemezortzi urte ditu, eta biktimak, hamalau. Ertzaintzaren arabera, astelehenean gertatu zen sexu erasoa, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten gizona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu