Gizon bat atxilotu dute Muskizen, adingabe bati sexu erasoa egiteagatik

Erredakzioa
Bilbo
2020ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
18 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Muskizen (Bizkaia), 14 urteko emakume bati sexu eraso bat egitea egotzita. Ertzaintzaren arabera, astelehenean izan zen sexu erasoa, eta atzo arratsaldean atxilotu zuten gizonezkoa. Atzo pasatu zen epailearen aurretik.

Bestalde, Hernaniko (Gipuzkoa) errugbi taldeko jokalari bat atxilotu zuten astelehenean, asteburuan bi emakumeri sexu eraso bana egitea egotzita. Hori dela eta, hurrengo jardunaldietarako taldetik alboratu du Hernaniko errugbi taldeko zuzendaritzak.

Bilbon ere gizonezko bat atxilotu dute sexu eraso bat egiteagatik. Gimnasio bateko entrenatzailea da, eta igande arratsaldean emakume bati eraso egitea egotzi diote. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, giharretako mina zuela-eta jo zuen entrenatzailearengana erasoa jasan duen emakumezkoak, eta hark masaje bat emango ziola erantzun zion. Emakumeak Ertzaintzari adierazi dionez, igande arratsaldean areto batera eraman zuen gizonak, eta han egin zion eraso. Lagun bati kontatu, eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan. Astelehenean atxilotu zuten gizonezkoa.

Bilboko Udalak erasoaren aurkako errefusa azaldu du, eta babesa agertu dio emakumezkoari. Elkarretaratzera deitu du mugimendu feministak, eta udalak bat egin du deialdiarekin.

EGK Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eraso guztiak salatu ditu, eta elkartasuna azaldu die erasoa jasan duten emakumeei. Halaber, orain arteko erantzunetan hobetzeko proposamenak egin ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.