Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo iluntzean, Bilbo eta Zornotza arteko trenean (Bizkaia) neska bati erasotzea egotzita. Adingabeak salatutakoaren arabera, herenegun gauean, bagoian bakarrik geratu zirela aprobetxatuta hurbildu zitzaion gizona: atxiki egin zuen, eta ukituak egin zizkion. Neskak askatzea lortu zuen, eta trenetik irten zen. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta Muxikako bizilagun bat atzeman zuen atzo.
genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Muxikan, adingabe bati sexu erasoa egin diolakoan
Herenegun gauean gertatu zen, Bilbo eta Zornotza arteko trenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu