Gizonezko bat atxilotu zuten astelehenean Nafarroako foruzainek Estellerriko eskualdean, alaba eta haren bikoteari eraso egitea egotzita. Ustez aitak eragindako zauriengatik erietxera eraman behar izan zuten alaba. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, alaba adintxikikoa da eta haurdun dago. Ustezko erasotzailearen aurkako salaketa jarri dute bi biktimek.
Zortzi lagun atxilotu dituzte azken astean Nafarroan tratu txarrak egitea egotzita
Foruzaingoak zortzi gizonezko atxilotu ditu azken astean emakumeen aurkako indarkeria delituak egotzita. Atzo Mendabian Bianako 35 urteko gizon bat atzeman zuten, bikotea jo zuela leporatuta.
Astelehenean, berriz, Andosillan bertako 40 urteko gizon bat atxilotu zuten foruzainek emazteari tratu txar psikologikoa eta mehatxu egitea leporatuta.
Egun bat lehenago Pontevedrako (Galizia) 34 urteko gizon bat atzeman zuten Uharten. Urruntze agindua apurtzea leporatu zioten. Aurretik haren aurkako atxilotzeko agindua zuten.
Larunbatean, bestalde, 45 urteko gizon bat atxilotu zuten Fustiñanan bere emazteari tratu txar psikologikoak egitea egotzita.
Aurreko ostiralean ere bi gizon atxilotu zituzten. Horietako bat Burlatan, tratu txar fisiko eta psikologikoak egin zizkiolakoan. Bestea, Iruñean atzeman zuten. Tarragonako 25 urteko gazteak ustez bikoteari eraso egin zion. Agintariei desobedientzia eta erresistentzia ere leporatu diote.
Abuztuaren 20ean, Burlatako 34 urteko gizon bat atxilotu zuten ustez tratu txar psikologikoak eta mehatxuak egiteagatik. Zizur Nagusian, bestalde, 49 urteko gizon bat atzeman zuten udaltzainek emaztea eraso zuelakoan. Aurretik tratu txarrak egiteagatik aurrekari ugari zituen, foruzainen arabera.
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Nafarroan alaba eta haren bikotekidea jotzea leporatuta
Alaba adintxikikoa da eta haurdun dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu